Herria:
Aktibitate mota:
Egokitutako ezgaitasunaren arabera:
Garapen jasangarrirako helburua:
Laguntza-txakurrak sar daitezke
Soinuenea Fundazioak bere 20. urteurrunean gure herri ondare immateriala jende aurrean aurkezten jarraitzen du. Euskal Herriko Txorbela Otxotearekin batera, Gaskoiniako “Canta se gausas” ekimenaren parte diren emakume hutsez zein gizon hutsez osatutako ahots taldeek kantatuko dute. Herri kultura immaterialaren ondare diren kantu polifonikoak entzuteko aukera aparta izateaz gain, museoak garatzen duen genero politikari esker gizon eta emakumeen kantaera ezberdinak entzun ahalko dira.