Atzealdea Idazle berrien ia ehun mikrokontakizun hautatu dira Kultur Dealers-en laugarren edizioan

Idazle berrien ia ehun mikrokontakizun hautatu dira Kultur Dealers-en laugarren edizioan

Klima aldaketaren ingurukoak dira guztiak, eta irailera arte 12 makina banatzaile egongo dira Gipuzkoan.

Idazle berrien ia ehun mikrokontakizun hautatu dira Kultur Dealers-en laugarren edizioan

Kultur Dealers-eko laugarren edizioan ia ehun mikrokontakizun hautatuak izan dira euskeraz eta gazteleraz. 75 gazteleraz dira eta 16 euskeraz. eta ipuin onenaren saria jaso dute Marcols Alonso Díazek “Ganadería Humana” kontakizunarekin eta Maite Arruti Arakistainek "Leiho bat esperantzari" kontakizunarekin.

Kultura Departamentuak Robin Comunicación enpresaren laguntzaz, sorkuntzarako eta pentsamendurako espazio berri bat sortu zuen 2016an herritarren artean sorkuntza eta pentsamendu gune bat zabaltzeko, kalean presentzia eta ikusgaitasuna emanda. Edizio honetan Aldundiak errealitate sozialera hurbildu nahi izan du Kultur Dealers ekimena, klima aldaketa gai nagusitzat duten mikroipuinen bidez errealitate kezkagarri hori ikusarazteko.

Testuak, lehendabizi, epaimahai amateur batek hautatu ditu, hainbat idazketa lantegietan parte hartzen duten 5 pertsonaz osatutakoak, eta, ondoren, Kiskitza Ugarteburu y Juan Velázquez. osatutako epaimahai profesional batek. aukeratu ditu. Lau hizkuntzatan idatzitako mikrokontakizunak egongo dira: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Mikrokontakizun gehienak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, eta horien artean aukeratutako batzuk ingelesera eta frantsesera itzuliko dira.

Prentsa agerraldian izan dira José María Hernández, Cristina Enea Fundazioko zuzendaria, Beñat Muñoz, Robin Comunicación empresakoa eta ekimenaren sustatzailea eta bi sarituak.

«Klima aldaketari buruz hitz egiteko une egokia zela uste dugu. Oraindik batzuk alarmistatzat jotzen dute baina, ingurumenaren aurkako inoizko mehatxu larriena da, eta ondorio suntsitzaileak ditu. Jakin badakigu gure gazteria egoera kezkagarri horretaz jabetuta dagoela, eta prest dagoela bizimodu osasungarri eta ekologikoagoa eramateko. Kezkatzen dituen gai bat da eta, beraz, irudimena eta sormena erabili ahal izango dituzte, era guztietako fikzioak sortzeko», azaldu du Presak. Dena dela, gai mugatua izateak partehartzaileen kopuruaren jaitsiera ekarri duela aitortu du.

Epaimahaiak mikroipuinik onenak saritu ditu euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan. Irabazleari liburuak erosteko bono bat emango zaio opari. Cristina Enea Fundazioak didaktikoenak aukeratuko ditu eta bere egoitzan ikusgai egongo dira. «Parte-hartzea sustatu nahi da, baina baita sormena saritu ere», baieztatu du Itxasok.

Makina banatzaileak Gipuzkoako hamabi puntutan jarriko dira asteartetik aurrera jendea biltzen den lekuetan. Hain zuzen ere, Donostiako autobús geltokian, Tabakaleran, Zarauzko merkatuan, Tolosako Usabal polikiroldegian, Balenciaga Museoan, Zumaiako Kulturetxean, Orio, Eibar eta Lasarteko euskotreneko geltokietan, Pasaiko Kulturgunean eta Hondarribiko polikiroldegian. Makina hauek bi aukera eskainiko dizkiete erabiltzaileei: fikzioa eta pentsamendua.

“Pentsamendua” deituriko aukeraren barnean, makinek dagoeneko publikatuak izan diren testuak bilduko dituzte: aforismoak, pentsamenduko pieza laburrak, filosofia eta abar, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez nahiz frantsesez. Testu hauen hautaketa Cristina Enea Fundazioak egin du.

Testuak eskuragarri egongo dira www.kulturdealers.com webgunean ere eta edukia sare sozialen bidez partekatzeko aukera eskainiko da. Testuen gehienezko luzera 2.000 karakterekoa da.

Kultur Dealers, sorkuntza literariorako espazio bat izateaz gainera, irakurle kluben, idazketa lantegien, blogarien eta abarren lana ezagutarazteko modu bat ere bada. Presak esker ona adierazi die lantegi horiei guztiei sorkuntza eta irakurketa sustatzen egiten duten «lan handiagatik». eta eskerrak eman dizkio Cristina Fundazioari ere, proiektu honetan eskaini duen lankidetzagatik eta inplikazioagatik.