Atzealdea Justin Webster

 

Justin Webster

Zuzendaria, guidoilaria eta kazetaria

Justin Webster ez-fikziozko narraziozalea da. Lehenbizi, 1990eko hamarkadan, Londresen kazetari gisa aritu zen lanean, The Independent egunkarian, hain zuzen ere University of Cambridge-en Literatura Klasikoan lizentziatu ondoren. Geroago Bartzelonara joan zen bizitzera, eta erreportaigile gisa egin zuen lan The Boston Globe, El País, The Independent eta bestelako komunikabideetarako. Halaber, argazkilariekin ere lan egin zuen eta irrati zein telebistarako dokumental laburrak ere egin zituen. 2004 urtean lehenbiziko film dokumentala zuzendu zuen beste zuzendari batekin batera: FC Barcelona Confidencial. Lan horrek nazioarteko hainbat sari jaso zituen ezohiko ikuspegiagatik, vérité estiloagatik eta narrazio-erritmo bereziagatik. Harrez geroztik, hainbat film dokumental zuzendu ditu bere bazkide Sumpta Ayusok ekoitzita. Film horiek guztiek nazioarteko sariak jaso dituzte eta gai asko jorratu dituzte: terrorista jihadisten bizitza, Afrikako emigrazioaren drama eta Guatemalako amodio, hilketa eta azpijoko politikoari buruzko istorio bat. Benetako istorioak kontatzeko modu onena bilatzen du Justin Websterrek, bere ustez, ez-fikzioa, ongi kontatuta, fikzioa bera bezain dramatikoa edo dramatikoagoa dela uste baitu, askotan baita adierazgarriagoa ere.