Atzealdea Koldo Mitxelena Kulturuneak «Soir.ee Mademoiselle Basque» erakusketa eskainiko du Santa Teresa komentuan

Koldo Mitxelena Kulturuneak «Soir.ee Mademoiselle Basque» erakusketa eskainiko du Santa Teresa komentuan

Euskal emakumeen artea, berrikuntza eta ekintzailetza, Garapen Jasangarrirako Helburuetan jarritako ikuspegiarekin.

Koldo Mitxelena Kulturuneak «Soir.ee Mademoiselle Basque» erakusketa eskainiko du Santa Teresa komentuan

Koldo Mitxelena Kulturuneak «Soir.ee Mademoiselle Basque» erakusketa eskainiko du Santa Teresa komentuko Ataria gunean, bihartik —abenduak 12— urtarrilaren 31 arte. Erakusketak euskal emakumeen artearen, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren konbergentzia nabarmentzen du, eta 2017an Belgikan Europako Batzordearen laguntzarekin sortu zen proiektu original baten emaitza da.

«Soir.ee Mademoiselle Basquek» arte erakusketa soil baten mugak gainditzen ditu, eta inspirazio eta sormen esperientzia bat eskaintzen du emakumeen ahalduntzearen bidez. Gainera, ikusgai dauden 12 obretako bakoitza Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) bati buruzkoa da. Lan bakoitzak azalpen audio bat du, sormen prozesuaren ikuspegi sakonagoa ematen duena.


 

Erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunera iritsi da, BBK Kuna aretoko hormetan izan ondoren, eta otsailetik aurrera Gasteizko Amárica aretoan erakutsiko dira lanak. Eusko Jaurlaritzaren babesa du, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren bidez, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiarena, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, Arabako Foru Aldundiarena eta BBK Fundazioarena ere, eta Deustuko Unibertsitatearen, Bilboko Arte Ederren Museoaren eta EITBren lankidetza.

Erakusketaren ordutegiak:

Asteartetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.