Atzealdea Mariano Barroso

 

Mariano Barroso

Zuzendari, gidoilari eta zine ekoizlea

Zuzendari, gidoilari eta zine ekoizlea; 1993an egin zuen lehen lana: Mi hermano del alma. Harrezkero, zinean zein telebistan jardun du. Filma ezagunen artean ditugu Éxtasis, Kasbah, Los lobos de Washington edo Todas las mujeres. Telesailei dagokienez, hainbat genero landu ditu, eta elkarren artean oso desberdinak diren lanak ikusi dizkiogu: Las chicas de hoy en día, Todas las mujeres (ordainpeko kate batek bere bezeroentzat Espainian ekoiztutako lehenengo telesaila) edo El día de mañana, azken lana, Ignacio Martínez de Pisón idazleareen izenburu bereko nobelan oinarritua.