Atzealdea Ondarearen Europako Jardunaldien informazio bilera izango da Apirilak 17an

Ondarearen Europako Jardunaldien informazio bilera izango da Apirilak 17an

Bilera honetan Ekimenaren aurtengo gaia aurkeztuko da, ondarea bizirik

Ondarearen Europako Jardunaldien informazio bilera izango da Apirilak 17an

Hilaren 17an informazio bilera bat izango da Ondarearen Europako Jardunaldien (OEJ) inguruan. Bilera 10:00etan izango da  Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta streaming bitartez jarraitu ahal izango da. 

Bileran izena emateko, online edo aurrez aurre parte hartzeko,  galdetegi hau bete behar da.

Ekitaldian Ondarearen Europako Jardunaldien xehetasunak emango dira. Jardunaldien aurtengo gaia aurkeztuko da, bizirik dagoen ondarea, eta jardunaldietan parte hartzeko ekitaldiek bete behar dituzten ezaugarriak azalduko dira.

Azkenik, beste edizioetako adibideak aurkeztuko dira eta aurtengo ekitaldi posibleen ideiak aurkeztuko dira. 

Bileran Iñaki Arrieta, Euskal Herriko Unibersitateteko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea , Gabriela Vives, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-artistikoaren eta Artixboaren zerbitzuburua eta Ane Rotaeche, Ondarearen Europako Jardunaldietako bulego tekinkoaren arduraduna hartuko dute parte.