Atzealdea

Quim Casas

 

Quim Casas

Kazetaria eta irakaslea

Quim Casasi aspalditik datorkio telesailekiko interesa, zuri-beltzeko telebistan gurasoek jakin gabe telebista ezkutuan ikusten zuen garai hartatik, hain zuzen. La vida va en serie. De Star Trek a Mad Men da bere azken liburua. El Periódico de Catalunya aldizkarian eta Sensacine webgunean zineari buruzko kritikak egiten ditu. Halaber, “Dirigido por” aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea da; zinemari eta telesailei buruz idazten du bertan. Rockdelux aldizkarian ere musika kritika egiten du. Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdiko Hautapen Batzordeko kide da. Ikus-entzunezko Komunikazio irakaslea da Pompeu Fabra Unibertsitatean eta ESCAC zine eta ikus-entzunezkoen goi mailako eskolan. Ikastaroak eskaintzen ditu urtero Gironako Zinemaren Museoan eta Valladolideko Unibertsitateko Zine Katedran. 2008an eta 2009an, telebistako fikzioari buruzko ikastaroetan partehartu zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean, Europa iparraldeko telesailak eta Twin Peaks-en iraultza ardatz hartuta. Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, honako hauek: John Ford: el arte y la leyenda, John Carpenter: horror en B mayor, Clint Eastwood: avatares del último cineasta clásico eta David Lynch. Horrez gain, Jim Jarmusch, Abel Ferrara, David Cronenberg, Philippe Garrel, Terence Davies, Jacques Demy, Georges Franju, Nagisa Oshima, Jacques Becker, Joseph Losey, Muriel Box eta Rainer Werner Fassbinderi buruzko liburuak koordinatu ditu.