Atzealdea Udazken honetan ANTIQVA antzinatasunari buruzko jardunaldiek aurrera jarraitzen dute KOLDO MITXELENA Kulturunean

Udazken honetan ANTIQVA antzinatasunari buruzko jardunaldiek aurrera jarraitzen dute KOLDO MITXELENA Kulturunean

Azaroaren 27an, 28an eta 29an izango dira, Informazioa Antzinako Munduan izenburupean.

Udazken honetan ANTIQVA antzinatasunari buruzko jardunaldiek aurrera jarraitzen dute KOLDO MITXELENA Kulturunean

ANTIQVA Antzinatasunari buruzko Jardunaldien XXX. edizioa azaroaren 27an, 28an eta 29an egingo da Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatuta, Javier Minarekin lankidetzan. Jardunaldi hauen helburua da gizateriaren kultura zaharrenetara hurbiltzea eta haiek ezagutaraztea. Oraingo honetan, jardunaldien izenburua Informazioa Antzinako Munduan da, eta bertan izango dira Fernando Wulff, Raquel Fornieles Sánchez eta Denis Álvarez Pérez-Sostoa.

Azaroaren 27an, astelehenean, Fernando Wulffen hitzaldia izango da, La circulación de la información, personas y culturas en la Antigüedad entre el mundo griego, indio y chino izenburupean. Fernando Wulff Antzinako Historiako irakaslea da Malagako Unibertsitatean. Bere lanak Erromatar Errepublika eta haren historiografia modernoa, Erromak gizarte hispaniarretan duen eragina eta Mundu Zaharraren Globalizazioa bezalako gaiak jorratzen ditu.

Azaroaren 28an, asteartea, Raquel Fornieles Sánchezek La transmisión de noticias en la literatura griega antigua: de Homero a la Oratoria hitzaldian parte hartuko du. Raquel Fornieles Sánchez Filologia Grekoko irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Filologia Klasikoko Sailean. Filologia Klasikoan graduatua da, baita Kazetaritzan ere, eta La transmisión de noticias en la literatura griega izeneko tesiarekin doktoratu zen. Filologia Klasikoko irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

ANTIQVAren edizio hau amaitzeko, asteazkenean, hilak 29an, Denis Álvarez Pérez-Sostoak Sobre la información en Roma hitzaldia emango du. Denis Álvarez Pérez-Sostoa Antzinaroaren Historiako irakaslea da UPV/EHUn. Informazioaren zirkulazioari buruzko gaiak landu ditu erromatarren munduan, eta Historian lizentziaduna da, baita Filologia Klasikoan ere, eta Antzinaroaren Historian doktorea.

Saio guztiak 19:30etik 21:00etara egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunearen Ekitaldi Aretoan, Santa Teresa komentuan (Donostiako Parte Zaharra).

Informazio guztia hemen aurkitu dezakezu.