Atzealdea XXIX. ARGAZKI BILERA 2022

XXIX. ARGAZKI BILERA 2022

Urteroko legez, Zarauzko Photomuseumek 2022ko Argazki Bilera aurkezten du. Aurtengo edizioa berezia izango da eta osorik Ramón Serrasi eskainiko zaio.

XXIX. ARGAZKI BILERA 2022

RAMON SERRAS AIZPURUA

Bere eskuetan

 

 

2022ko Argazki Bileraren XXIX. edizioaren helburua Ramon Serras Aizpurua oroitzea eta omentzea da. Horretarako, haren lan esanguratsuenetako batzuk biltzen dituen atzera begirakoa aurkeztu dugu. Azken finean, bere obra zabal eta oparoaren erakusleihoa da.

Photomuseum, Sanz-Enea eta Torre Luzea aretoetan ikusgai dauden erakusketek bere bilduma emankor eta askotarikoaren zati bat dira. Bertan aurki ditzakegu XIX. mendeko prozedurekin egindako argazkiak (estenopeikoak) eta bere garaikoak (cibachrome, argazki panoramikoak, polaroid-ak). Argazkilari urduria zen, eta argazki-prozesu ugari ikertzen eta esperimentatzen jakin zuen.

Gaiari dagokionez, genero fotografiko tradizionalak, hala nola, erretratua, paisaia, natura edota natura hila, maisuki garatu zituen. Era berean, Ramon modernoagoarekin topo egiten dugu erreportari lanetan dabilenean, kaleko edo eguneroko bizitzako irudiak islatzen dituenean.

Bere irudiek erakusketa ugari osatu zituzten, banakakoak zein kolektiboak, bere Zarautz maitetik abiatuta, areto eta herrialde askotan ikusgai egon zirenak.

Era berean, bere lan didaktikoa azpimarratzeko aukera aprobetxatu nahi dugu. Autodidakta izanik, berak aurre egin behar izan zien gabeziak ez errepikatzeko ahalegina egin zuen bere inguruko argazkilarien belaunaldi berriei laguntzeko asmoz. Hori dela eta, Zarauzko Argazkizale Elkartea/Sociedad Fotográfica de Zarautz erakundearen sorrera bultzatu zuen eta bertako lehen lehendakaria izan zen. Gainera, Zarauzko Photomuseumaren sortzaileetako bat izan zen.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu erakusketa hauekin batera doazen testuekin egindako ekarpen eskuzabalengatik honako hauei: Isabel Agirretxe (Zarauzko Argazkizale Elkartea), Pío Guerendiain, Josep Mª Ribas i Prous, Jesus Mari Sarasua, Joxepo Teres eta Miguel Zugaza.

Edizio hau gure Ramon lagun minari egindako omenaldi sentitua da, argazkizale amorratuari.