Atzealdea Aura Garrido

Aura Garrido

Aktorea

Zinema, antzerki eta telebistako aktorea; curriculum luze bezain zabala du. Hasieratik sariak irabazi ditu zineman zein telebistan. Zinean, Daniel Calparsorok zuzendutako Inocentes filma izan zuen lehenengo lana; duela gutxi berriz aritu da Calparsorekin El aviso filmean, eta ikaragarrizko arrakasta izan du Promoción fantasma edo El Cuerpo filmeekin, eta kritikaren sariak lortu ditu Stockholm filmean egindako lanagatik. Telesailei dagokionez, Física y Química edo La pecera de Eva telesail ezagunetan aritu ondoren, Crematorioren lan talde bikainaren parte izan zen. Oraindik orain, sekulako arrakasta lortu du El Ministerio del Tiempo telesailarekin. Gaur egun, El día de mañana Mariano Barrosok zuzendutako Movistar-en telesail berria estreinatzeko puntuan dago.