Atzealdea Leticia Dolera

Leticia Dolera

Actriz, directora y guionista

Bartzelonan jaiotako aktorea, gidoilaria eta zuzendaria. 18 urterekin egin zuen debuta, Al salir de clase telesaileko protagonistetariko baten paperean.

Handik gutxira zineman lan egin zuen estreinakoz, eta geroztik txandaka aritu zen filmetan eta pantaila txikiko telesailik garrantzitsuenetan, hala nola, Hospital central, Los Serrano eta Guante blanco.

2013an, gidoilari eta zuzendari lanetan hasi zen Bloguera en construcción websailean, eta orduan egin zuen topo lehenengoz Manuel Burquerekin. Geroztik ohiko lankide izan dira zineman nahiz telebistan.

Mad Dogs ekoizpen britainiarrarekin telesailetara itzuli ondoren, 2015ean, zinema zuzendari gisa egin zuen debuta Requisitos para ser una persona normal filmarekin. Hari esker, Goya sarietan hautagai izendatu zuten zuzendari berri onenaren kategorian. Film hori saritua izan zen Malagako zinemaldian eta Feroz sarietan ere; gidoi onenaren saria jaso zuen lehenengoan, eta komediarik onenaren sarirako hautagai izan zen bigarrenean.

Zuzendari lanetan estreinatu eta gero, telesail britainiarretan parte hartzearen idilioari eutsi zion: The Trials of Jimmy Rose eta The Nightmare Worlds of H.G. Wells sailetan aritu zen, bietan Ray Winstone aktorearekin batera.

Bi telesail horien artean, La novia filmean parte hartu zuen (Federico García Lorcaren obaren egokitzapena, Paula Ortizek zuzendua), eta pantaila txikira itzuli zen Bajo sospecha lanarekin.

2019an, zinema eta telebista konbinatzen jarraitu du: ia batera estreinatu dira ¿Qué te juegas? filma zinema aretoetan eta Vida perfecta telesaila Canneseries nazioarteko jaialdian (Movistar Plus kateak ekoitzia, Dolera bera zuzendari eta protagonista dela), eta telesailik onenaren saria eta interpretazioaren sari berezia jaso zituen, Celia Freijeiro eta Aixa Villagrán aktoreekin batera.