Artisaua / artista

Miren Mendiboure Ohategaray Baionan jaio zen 1970. urtean. Ingeniaritza Kimikoan graduatu ondoren, hainbat industria-sektoretan aritu zen lanean, haren prestakuntzarekin zerikusia zuten jardueretan.

Txikitatik eskulanak egiteko zaletasuna erakutsi zuen, eta langile denboran eutsi egin zion zaletasun horri. Hainbat ikastaro monografiko egin ditu Bartzelonako Fundacio Centre del Vidre-n. Hala ere, artisau/artista honek bere burua autodidaktatzat jotzen du, eta bere prestakuntza etengabe osatzen du espezializatutako bibliografia eguneratua kontsultatuz.

2003. urtean tailerra eta denda ireki zituen Berta Zaraterekin batera, FIOCCO izen komertzialarekin. Urtebete pasa ondoren “fusing” edo beira urtua teknikaren bidez lortutako produktuak egin eta merkaturatzen hasi zen, jardueraren titular bakar gisa.

Horretaz gain, artisau/artista hau prestakuntza teoriko handiko artisau belaunaldi baten ordezkari bikaina da. Artista hauek gure artean tradizio handirik ez duten materialak erabiltzen dituzte, eta esku artean dugun honen kasuan bezala, edertasun eta kolore handiko lanak lortzen dituzte.

Miren Mendiboure Ohategarayren iritziz, teknika hau menperatzeko beharrezkoa da eskulanerako nolabaiteko bokazioa edukitzea. Horretaz gain xehetasunak arretaz zaindu, eta trebetasuna eta pultsu ona eduki behar dira.

Miren MendiboureMiren Mendiboure, bere tailerrean lanean

Miren Mendiboure