Antxon Mendizabal Sanz "Mendi"

Antxon Mendizabal Sanz, "Mendi", Donostian jaio zen 1969an.

OHOko ikasketak amaitu zituenean Lanbide Heziketa egin zuen, altzarien diseinu eta fabrikazioaren espezialitatean, eta 1993an lortu zuen horretako titulazioa, hogeita lau urte zituela.

Eskultore, taillagin eta margolari profesional hau bokazioko eskulangile/artista da, haurtzarotik beretik. Eskulangintzan hasi zenetik marrazkiari, eskulturari eta zuraren lanketa artistikoari ekin zion; zura, izan ere, funtsezko materiala izan du betidanik.

Zura lantzeko eta zurezko eskulturak egiteko artea Eibarren (Gipuzkoa) ikasi zuen, Paulino Larrañaga artistaren eskutik, 1988tik 1991ra bitartean. Donostian, José Luis Cobreros artistaren eskutik, marrazketako ikasketa akademikoak egin zituen, eta Juan María Navarcues artistarekin batera pintura eta marrazketako ikasketak, Donostian halaber.

Espezialista titulua du altzarien diseinu eta fabrikazioan, eta 1989ko urteaz geroztik bere obren zenbait erakusketa egin ditu. Zurezko artearen arloan ari da, modu profesionalean, enkarguz egiten du lan, eta artearen irakaskuntzan ere ari da.

1991ko urteaz geroztik zurezko eskultura eta tailla ikastaroetako irakaslea da. Era berean, pintura eta marrazketa, brikolaje, markogintza eta zuraren apaindurako irakaslea da, eta ikastaroak eman ditu Gipuzkoako herri askotan.