Bizarginak eta Ile-apaintzaileak

Bizarginen lanbidea oso zaharra da. Iraganeko monumentuek hori ondo frogatzen dute, garai askotako pertsonaiek bizarra moztuta zeramatela erakusten baitigute. Espainian, beste leku askotan bezalaxe, profesional horiek, XIV. mendetik aurrera, “ilea moztu eta kizkurtzeaz” gain, kirurgia txikiko ebakuntzak egiten zituzten, besteak beste, “ebakiak egin, odola atera, izainak jarri, bentosak jarri, eta hortzak edo haginak atera". Horren ondorioz, etengabeko auzi eta istiluak izan zituzten kirurgialariekin, 1860ko urriaren 1eko Errege Aginduak jarduera horietan aritzea debekatu zien arte. Handik aurrera, kirurgia ebakuntzak egitearen esklusibotasuna haien lehiakideei eman zitzaien.

XIX. mende bukaeran, bizargin edo ile-apaintzailearen lanbidean nahiko era librean aritu zitekeen, betiere industria-kontribuzioa ordaindu ondoren. Dendarik ez zutenek ez zuten kuota hori ordaindu behar, nahiz eta kale edo plazetan postu finkoak izan. Garai guztietan, profesional hauen dendak bilkura leku garrantzitsuak izan dira, eta bertan era guztietako berriak sortu eta zabaldu izan dira, eta berri horiek, batez ere herri txikietan, herritarren irudi publikoan eragin handia izaten zuten.

Euskal Herrian, lanbidearen erreferentzia gutxi aurkitu dugunez, bizargin eta ile-apaintzaileen eboluzioa antzekoa izan dela uste dugu. Hala ere, bizarginek batez ere hiriburu eta herri garrantzitsuetan egiten zuten lan batez ere, eta betiere bertako baldintzetara egokitu behar izan zuten.

Bilboko betiko bizartegi batBilboko betiko bizartegi bat, 1960ko hamarkadan.