Alariak edo Gallupariak

Iraganean, ibaiek garrantzi handia izan zuten haien inguruan bizi zen jendearentzat. Izan ere, populazioarentzat elikadura-iturri bat zen, aingira, barboa, loina eta bestelako arrainak arrantzatzen baitzituzten. Aldi berean, uraren indarrak burdinolak eta errotak bultzatzen zituen, eta orain dela gutxiago, baita zentral elektrikoak ere. Iraganean, kostaldeko eta barnealdeko lurraldeen arteko merkataritza trafikorako bide gisa ere erabiltzen ziren ibaiak.

Aipatu berri dugun jarduera horretan bereziki aipagarriak izan ziren Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaien bukaerak XIV eta XVIII. mende artean. Izan ere, gure lurraldeko orografia malkartsuaren ondorioz, salgaiak zaldi gainean bakarrik garraiatu zitezkeen, eta garraio mota hori oso garestia zen, batez ere salgai handi eta astunen kasuan.

Deba ibaira, salgaiak edo merkantziak itsaso bidez iristen ziren (besteak beste gantza edo bale-olioa, kinkila eta garia, baina batez ere Bizkaiko burdin minerala, burdinoletan erabiltzen zena). Horiek guztiak Iruroinen deskargatzen ziren, portuko bokaletik bi kilometrora, garai hartako belauntziek haraino nabigatzea baitzeukaten. Handik Altzolako ibai-porturainoko bidea, 8 kilometro ingurukoa, ala edo gallupa izeneko ontzi txikietan egiten zen.  Halaber, itsaso bidez bidali nahi ziren beste produktu batzuek (artilea, egurra, egurrez egindako produktuak eta burdinoletako produktuak, besteak beste arma zuriak, su-armak, ferrak, aizkorak, aitzurrak eta abar) alderantzizko ibilbidea egiten zuten.

margotu batPetií de Meurvillek, ala bat margotu zuen Urumea ibaian zihoala, Loiola auzotik pasatzean, 1857 eta 1873 artean.(Kutxa Fundazioa).