Idazkariak eta haien ingurunea

XIX. mendearen erdialdera Industria Iraultza hasi zenean funtsezko aldaketak eman ziren jarduera ekonomikoan, garraiobideen garapena barez ere, eta lehendik zeuden enpresa handiak finkatu eta enpresa berri batzuk sortu ziren, batez ere industria enpresak. Testuinguru horretan bulego izenez ezagutzen ziren departamentu espezifikoetan egiten ziren lan administratiboak nabarmen hazi ziren.

Nazioz gaindiko eremuetara zabaltzea batez ere XIX. mendearen azken herenean gertatu zen, laneko nazioartekoak, sindikatuak eta errepublika amerikarrak bezalako bulegoak sortu zirenean, eta ingu-runeko eremuan administrazio guztiek publikoari ematen dizkion zerbitzuak, besteak beste. Ia gauza bera esan liteke izaera militarra duten bulegoez.

Bulegari taldeaBulegari taldea.

Bulegoetan lanean ari direnak bulegari izenez izendatzen dira. Zeregin mota desberdin asko burutzen dituzte, eta, urteen poderioz, langile talde honek tailerretako langileekin alderatuz gero lan abantaila handiak dituen taldea osatzera pasa da. Adibide gisa, aipa daiteke garai hartako lanaren inguruko arauen arabera "para paliar los rigores del verano se establecía la jornada reducida y continuada", baina, parado-xikoki, arau horiek soilik enplegatuei eragiten zieten.

Enpresa pribatuan bulegari kopuruak zerikusi handia izan du jarduera mota eta horren tamainarekin. Horrela, askoz bulegari gehiago egon izan dira beti banka eta aseguru enpresetan metalak eraldatzeko industrietan baino.

Langile hauek esku artean zerabilten informazioa kontuan izanda, kontratatzerakoan oinarrizkoa zen lanerako hautagaiak enpresariaren konfiantzakoak izatea. Hori dela eta, ohikoa izan da beti senitartekoak eta gomendio bidezkoak kontratatzea.

Hasiera batean gizonezkoak soilik aritzen ziren lan honetan, eta bakarrik Europako guduek gizonak frontean egotea ekarri zutenean lortu zuten emakumeek bulegoetan aritzeko aukera. Espainian, salbuespenak salbuespen, emakumeen haste hori oraindik beranduago eman zen. Dena dela, bi kasuetan, emakumeen soldata txikiagoa izateagatik eta lana ongi egiteagatik, ez zen hasierako egoerara bueltatzerik izan.

XX. mendearen hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetara arte, ohikoa zen bulegariek, gizonezkoek batez ere, soldata osatzeko "kontabilitatea eramatea" edo hainbat lan administratibo egitea enpresa txiki edo dendetan. Tamaina txikiko makina bat tailerretan enpresariaren emazteak "paperak eramaten zituen".

Bulegoak horma edo beira zeharrargitsuz babestuta zeuden, eta bulegariekin leihatila txiki batetik baino ezin izaten zen hitz egin.