Burdin saregileak

Usadioz, maisu forjariak, sarrailagileak eta erlojugileak ziren burdin saregintzan espezializatzen zirenak. Horren ondorioz, burdin saregile gisa ere ezagutzen ziren, baina artisau horiek ez zuten gremio edo eskola zehatz bat sortu. Era guztietako produktuak egiten zituzten: eliza barnean lekuak bakantzeko burdin sareak, leihoak ixteko burdin sareak, pulpituak, balkoietan jartzekoak, zutargiak (eliza eta jauretxeetarako), atrilak eta aulkiak, puntapaxak, eta ateetan aldabak eta argi-koroak jartzeko erabiltzen ziren iltzeak, baita ateak indartzeko erabiltzen zirenak ere.

Garai bakoitzeko estilo nagusiek eragin handia izaten zuen burdin saregileen lanean. Izan ere, haien lanak garai bakoitzeko ohitura eta bizimoduak islatzen dute.

Lanbide horretan aritzeko eskarmentu eta trebetasun handia eduki behar ziren, eta Euskal Herrian burdin saregile ospetsu ugari egon ziren, katedral, eliza eta bestelako eraikin zibilean ikus daitezkeen lanen arabera.