Zurezko artelan zaharberritzaileak

Beste noizbait adierazi dugun moduan, artelanak hondatu egiten dira urteen poderioz, uraren eta agente biologiko batzuen, besteak beste bakterio, onddo eta goroldioen, eraginez, ingurunearen kutsaduraz eta gizakiaren jardueraz, eta ez ditugu ahantzi behar naturak sortzen dituen hondamendiak ere.

Artelanek, kalte horien ondoren, zaharberritu beharra izaten dute, hau da, artelana konpondu edo berritu behar izaten da hondatu aurretik zuen egoerara itzuli edo, behintzat, hartara ahalik eta gehien hurbiltzeko. Zaharberritze teknikak nabarmen hobetu dira azken hamarkada hauetan zehar, batez ere material kimiko berriak aplikatzeko aukerari esker.

Euskal Herrian, zurezko tailla eta erretauletan ondare aberatsa badugu ere, duela oso gutxi arte ez dugu izan horrelako zaharberritze lanetan espezializatutako eskulangile kopuru aipagarririk. Alabaina egoerak hobera egin du azken urteotan. Artista/eskulangile nabarmenetako bat Marta Ferrero da, oso lan garrantzitsua ari da eta egiten.