Lanperna bilatzaileak

Lanperna krustazeo bat da, moluskuen antzekoa, olatuen edo itsasaldien fluxuaren mendean dauden harrien gainean garatzen da, eta koloniak osatzen ditu. Elikatzeko iragazi egiten ditu uretan dauden elikagaiak ezen, gorputz-adarrik ez duelarik, mugitzeke igarotzen du bere heldu-bizitza osoa, harrietan itsatsita. Lanpernaren gorputzak bi zati bereizi dauzka, goikoa, buru deitua eta bizi-organo guztiak dauzkana bera, eta behekoa, pedunkulu edo oin esaten zaiona eta harrietan edo itsas labarretan itsatsita egoteko erabiltzen duena; honen barnean dago lanpernaren zati jangarria, arrosa koloreko zilindro bat zehazki.

Itsasoak bere indar guztiz jotzen duen lekuetan bizkarroi gisa garatze horrengatik, lanperna-biltzaileen lanbidea oso arriskutsua da. Ehunka pertsona galdu dira lan horretan ari zirela.

Historian zehar kondaira asko izan dira krustazeo bitxi honen inguruan. Gure ustez, antzinatik erabili izan da janari gisa, nahiz Bibliak denbora luzez galarazi zien hebraitarrei lanperna jatea. Enrique de Villena (1384 – 1434) idazlearen arabera, XIV. mendean Bizkaian eta Gipuzkoan kostaldeko euskaldunen mantenugaietako bat zen. Gaur egun lanpernari balio gastronomiko handiak atxikitzen dizkiote, eta gure merkatuetan oso prezio altuak hartzen ditu. Lanperna-biltzaileen jarduera kosta atlantikoetan garatzen da, Irlandatik Senegaleraino.

Azken hamarkadotan zehar aldatu egin dira lanperna biltzeko metodoak. Lanperna-biltze horretarako, normalean hainbat sistema erabili izan dira harrien gainean oinez mugitu eta lanperna dagoen leku jakinera iristeko. Lanperna-biltzaileak, esku batean, bere jarduerarako tresna espezifikoak eraman behar ditu, eta beste eskua besterik ez du harriari heltzeko; beraz, labaintzeko eta erortzeko arriskua oso handia da, are handiagoa harri batetik hurrengora jauzi egin behar denean. Arropei dagokienez oso zabalduta dago neoprenozko jantzia, eta beste lurralde batzuetan, Galizian batez ere, ohiko ari da bihurtzen biltze-eremuetara ontzi motordun indartsu samarrez iristea, fortunatuz gero bizkor atera ahal izatearren bertatik.

Gure herrialdean gero eta zorrotzagoa da lanperna-biltzearen gaineko araudia, Ertzaintzak egiten duen zaintza lanarekin batera.

Lanpernak hartzeak arriskuak ditu, ongi ezagunakLanpernak hartzeak arriskuak ditu, ongi ezagunak.