Maisu Makilagileak

Makila haga zilindriko lodi baino askoz luzeago bat da, normalean heldulekua eta kontrako muturrean metalezko pieza bat dauka, eta baita izen asko ere, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Historian zehar erabilera asko izan ditu, eta euskaldunon artean tradizio handikoa da, jantzi tradizionalen parte ere izan baita duela ez denbora asko arte. Gainera, gero eta gehiagotan erabiltzen da pertsonaia izen handikoei emateko. Hala eta guztiz, makilak egiten dituzten maisu eskulangileen artean atzerakada nabaria ari da gertatzen EAEn; Iparraldekoak, aldiz, mantentzen ari dira.

Bidasoaren alde honetan makilak egitea lanbide duen bakarra Iñaki Alberdi da. Hau, Irungo lantegian eta beste bi langile dituela lagun, euskal makila egiten espezializatu da.