Sormenezko artisautza tradizionala

Historian zehar gizakiak bere eguneroko gabeziak asetzeko erabili izan dituen lehengaien artean nagusienetako bat zura izan da, eta erabili izan du erregai gisa, baina baita babeslekuak eraikitzeko ere. Denboran atzera ez dugu gehiegi egin behar, gizakia bere behar horiek beste material batzuekin asetzen joan dela ikusteko, baina zura erabiltzen jarraitu duela eguneroko bizitzarako lantresnak, eta, batez ere, apaingarriak egiteko.

Tradiziozko lanbide azpimarragarrienetako bat, zura lantzen dutenen artean behintzat, tailagileena da, hau da, haiek propio edota hirugarrenen batek sortutako objektu apaingarriak egiten espezialistak diren artisauak, bakoitzak nahigo dituen estiloan eta motibo nagusiekin apainduak.

Tailagileen artean ere ematen den baldintza horrek, artisautza tradizionaleko objektuak eta bere tailuak guregana iritsi diren moduan besterik gabe berregiteko aukera ematen du, baina baita artisauak nahi haina berriztapen gehitzeko aukera ere, artisautzaren oinarrizko ezaugarri zertan aldatu gabe.

Artisau tailagile den Suriñe Gredilla adibide ona da aukera bikoitz hori esplikatzeko. Berritzailea den bere zaletasunak sormenezko maila nabarmena eskatzen duten tresnak egitera eramaten du, baina, aldi berean, tradiziozko artisautzaren objektuek erreprodukzioari eusten dio, eta hor ere taila-lana funtsezkoa da.

Tailagile izateko behar diren ezagutzak, artegintzari oso lotuak, belaunaldiz belaunaldi eman dira, hori izan da ohikoena artisauen artean, hau da, maisuei ikusi, haiei ikasi eta luze jardutea.