Olibondoaren zur-artisauak

Olibondoa zuhaitz mitologikoa da, eta bere fruituak, olibak alegia, hainbat olioa ematen du eta hainbat asmotarako erabiltzen da, elikaduratik hasita ukendu eta pomadak prestatzeraino. Enbor motza, lodia eta okerra du, eta lau edo ia bost metroko altuera. Mediterraneoko herrialdetan olibondoaren laborantzak garrantzi handia du. Basolibondoa bezalako aldaki batzuk mendian, era basatian, aurkitzen dira.

Olibondoaren zura horixka da, eta zain ilun eta irregularrak ditu. Oso egur trinko, sendo, astun eta gogorra du; eta horregatik, lehengai bezala erabiltzen duten artisauentzat lana nahiko zaila gertatzen da. Beraz, era honetako artisauak gutxi samar dira.

Zur mota guztiek behar dituzten aldez aurreko eragiketa guztiak, neurri handi batean lehengaiaren kalitatea zehaztuko dutenak, egin eta gero (besteak beste mozketa eta zatiketa), olibondo zura tradizionalki era askotako tresnak edo piezak egiteko erabili da, besteak beste aizkora kirtenak.

Ángel Clemente eta Francisco Jimenez, Pimfaren aurrean, gordeta duten olibondo zura ondoan dutela (Carmelo Urdangarin 11/02).