Monumentu eraikinen zahaberritzaileak

Eraikin monumental eta historikoak, gainontzeko eraikinak bezala, hondatu egiten dira urteen joan-etorriaz, uraren eta agente biologikoen (bakterioak, onddoak eta goroldioa, besteak beste) eraginaz, ingurunearen kutsaduraz, gizakiaren jardueraz eta naturak sortzen dituen hondamendien eraginaz.

Era horretako eraikinak berreskuratzeko kezka, balio kultural edo artistikoa dutenak berreskuratzekoa bezala, handituz joan da azken hamarkadetan, eta ondorioz, dirutza publiko handiak bideratu dira kontserbazio eta zaharberritzera, nahi adinakoak izan ez badira ere.

Euskal Herrian, eraikin monumental eta historiko asko badaude ere, iraganean ez dira asko izan horiek zaharberritzen espezializatutako artisauak. Duela gutxira arte, zaharberritze jarduerako espezialistak arte eta lanbide eskoletan prestatzen ziren. Hala ere, azken hamarraldietan asko ugaldu dira gure herrietan lanbide honetako espezializazioa eskuratu duten zaharberritzaileak.