Domingo Goiburu bastero txikia

Dagoeneko duela hamarkada batzuk, Euskal Herrian ez da bastagilerik jardunean, baina badaude lanbide horretan gaztetan aritu zirenik, eta beren esperientzia kontatu digute.

Domimgo Goiburu Urrestazu, bastero txikia bezala ezaguna dena, 1941an Idiazabalen jaio zen. Gure arteko jende asko bezala, heziketa gutxi edo batere gabe baina adimen handiari esker, ia bizitza osoa lanean pasa eta baldintza oso ezberdinetara egokitzeko ahalmen ikusgarria erakutsi duten pertsonen adibide garbia da.

Domingo GoiburuDomingo Goiburu Urrestazu, bastari kuxin bat josten. (Argazkia Javier Carballo).