Estoldak garbitzen

Kale-garbitzailea beren kaletik pasatzen zenean (1930 eta 1940ko hamarkadan, oraindik korneta joaz jakinarazten zuen), bizilagunek derrigorrez beren etxeko zakarrak kaxa itxietan eman behar zizkioten kale-garbitzaileari (gero itzuli egiten zitzaizkien). Erabat debekatuta zegoen zakarrak kalean uztean, nahiz eta kasu batzuetan ezkaratzean utz zitezkeen.

1932 edo 1935 aldera, 3500 biztanleko Gipuzkoako herri batean, bi kale-garbitzaile zituzten, bakoitzari urteko 1.900 pezeta ordaintzen zizkieten, eta “gurdiaren, astoaren eta zabor-ontziaren” gastuengatik ordaintzen zieten kopurua urteko 425 pezetatik izatetik 1.390 pezetara igo zitzaien.

Kale-garbitzaileek, aldian behin estoldak garbitzen zituzten. Gipuzkoako herri gehienetan, lurrazpiko hodi horiek 1920ko eta 1930eko hamarkadetan egin zituzten. Oso lan zikin eta arriskutsua zen, ilunpean, eskuargien laguntzarekin egin behar izaten zelako, eta gehienetan arratoi multzo handien artean.

Usadiozko kale-garbitzailearen irudia desagartzen joan zen poliki-poliki, lana mekanizatzen joan zen heinean. Hala ere, mendietako herri txikietan, oraindik ere kaleak txilarrezko erratz bereiztezinekin garbitzen dituzten kale-garbitzeilerik badago. Gaur egun, modernizatu egin den arren , lanbide honek bizirik jarraitzen du, eta azken hamarkadetan emakumeak ere sartu dira.