Garbiketa publikoaren mekanizazioa

XIX. mendean oso hedatuta zegoen kale-garbigailu modelo bat horrelakoa zen: bukaerarik gabeko uhal batean eskuilak jartzen ziren, eta uhal horri gurdiaren gurpiletara lotuta zegoen engranaje-sistema batek eragiten zion.

Uhala mugitzen zenean, eskuilak ere mugitzen ziren, eta horrela kalea ekortzen zen. Zikinkeria arteka baten bitartez biltzen zen, eta gero horretarako bereziki prestatuta zegoen biltegi batean gordetzen zen. Horrez gain, gidariak, eskuilen inklinazioa mugi zezakeen. Horretarako, engranaje-sistema bati lotuta zegoen torloju amaigabe bati bira ematen zion, eta honek eskuilen uhalaren inklinazioa zehazten zuenez, garbitzen ari zen lurraren arabera, inklinazio hori handitu edo txikitu zezakeen.

Halaber, kale-ureztatzaileari esker, lurra busti eta kaleak ekortzerakoan, hauts-zurrunbiloak ekiditen zituen. Tresna horren oinarria ur-tanga bat zen, atzeko aldean zulodun xafla bat zuena. Gurdiaren aurreko aldean zegoen palanka bati eragitean, horri lotuta zegoen kate baten bitartez, ur-tangaren balbula irekitzen zen, eta lehen aipatu dugun xaflaren zuloetatik ura ateratzen zen. Gurdi batzuek bi balbula izan ohi zituzten, beharren arabera xafla osoa edo erdia bakarrik irekitzeko.

emakumeaAzken hamarkada hauetan zehar emakumea ere garbiketa publikoko lanetan sartu da, kasu askotan eskuzko lan ugari dituen lanbidea.