ZER DA BIODANTZA?
Gorputza adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren. Hala nola:
BARNE INDARRA, SORTZAILETASUNA, ENPATIA, AUTOESTIMUA, KONfIDANTZA, AFEKTIBITATEA, KOMUNIKAZIO naturala, ENTZUTE AKTIBOA, EGIAZKO NORTASUNA, ERLAXAZIOA, ADIERAZPEN LIBREA, HARMONIA, NORBERE KOHERENTZIA, OSASUNA, INTUIZIOA, XAMURTASUNA...
ZERTAN DATZA
Talde testuinguru batean, musika eta kontsigna
konkretu baten bidez, dantza antolatu batzuk eskaintzen dira. Ariketak, banaka, binaka eta taldeak burutzen dira. Bizitzako hiru
binkuluak landuz. Nola harremantzen naiz nire buruarekin, bestearekin, eta taldean?
Saioak teoriko pratikoak dira. Hain zuzen , lantzen ari garen gaiaren inguruko kokapen teoriko bat eskainiko da eta, ondoren, gai horri dagokion bizipena edo esperientzia biziko dugu gorputz mugimenduaren bidez. 3 momentu desberdinetan banatzen da saio bakoitza:
GAIAN KOKATZEKO DINAMIKAK
Modu desberdinetako proposamenak egingo dira atal honetan. Hala nola, aurreiritzietatik abiatzeko hausnarketak, talde hausnarketak, elkarrizketak, irudi edo bideoak ikustea, galderak erantzuteko proposamenak, etab. Finean, gaian murgiltzen
hasteko proposamena izango da eta, hasiera batean, atal kognitibotik egingo dugu sarrera.
Atal hau irakasleak gidatuko du, segurtasun eta konfidantza giroa eskeiniz. Ahalik eta modu parte-hartzaileena bilatzen saiatuko da izan ere, proposamena ez da irakasleak gaiari buruzko datuak eskaintzea edo informazioa helaraztea baizik eta parte-hartzaileeigaiari buruzko hausnarketa propioak pizten laguntzea.
GORPUTZ MUGIMENDU SAIOA
Hitzik gabeko esperientzia da honakoa. Soilik gorputzarekin egiten dugun mugimendua eta komunikazioa lantzen da. Proposatzen diren gorputz dinamika guztiak modu egokian bideratzeko, isilik egotea oso beharrezkoa da, beste arrazoiren artean, bereziki gorpu tzari hitz egiteko lekua uzteko helburua delako.
Partehartzaile bakoitzak mugitu eta erabakiak hartu ahal izango dituela libreki, egiten diren proposamenen barruan. Jolasa eta mugimendua, sormen eta askatasun leku bezala aurkeztuko dugu, non pertsona bako itza libre mugitu ahal izango den, bere erabaki propioak hartuz.
BIZITAKOA KONPARTITZEA
Azken momentuan gorputz mugimendua gelditu egiten da berriz eta lasaitasunera bueltatzen gara. Hemen, partehartzaile bakoitzak izandako esperientzia konpartitzeko unea
elkarbanatzen da. Berriz ere hitzezko adierazpenera bueltatuta. Oso une interesgarria da elkarbanatzen da. Berriz ere hitzezko adierazpenera bueltatuta. Oso une interesgarria da zubiak egiten hasteko; norberak sentitu duena edo pentsatu duenaren kontzientzia argiagoa zubiak egiten hasteko; norberak sentitu duena edo pentsatu duenaren kontzientzia argiagoa eskuratzeko. Eta sentitu edo pentsatutakoari komunikazio argia jartzeko.eskuratzeko. Eta sentitu edo pentsatutakoari komunikazio argia jartzeko.
ZERGATIK BIODANTZA HEZKUNTZAN?
Bizi dugun jendartean pentsamenduaren garrantzia gailendu da, gorputzaren eta emozioen kontzientzia eta adierazpenaren gainetik. Baina irakaskuntza prozesuak eta bizi prozesuak orokorrean esanguratsuak izan daitezen, pertson a osatzen duten hiru oinarriak kontuan izan eta bateratzea ezinbestekoa da; emozioak, pentsamendua eta gorputza. Sentitu, Pentsatu eta Egin.
Ideia hau osatzera dator, jarraian aurkezten den Mari Luz Estebanen azalpena:
“Hezkuntza da gorputzarekin eta gorputzetik egiten den zerbait. Gauza bat da zerbait jakin eta ezagutzea, eta beste bat zerbait horretaz jabetzea. Pedagogian normalean ezagutzan jartzen ditugu indarrak, baina jabetzea beharrezkoa da eta jabetzen gara gorputzaren bidez. Zerbait gorpuzten dugunean, haragi egiten dugunean, barneratzen dugunean jabetzen gara horretaz.” Mari Luz Esteban, Argia.eus
“Hezkuntza da gorputzarekin eta gorputzetik egiten den zerbait “
Esan bezala, gorputz esperientziatik sortzen den ulermena berreskuratzea da proposamena. Eta honi erantzutera dator biodantza besteak beste:
BIZIPENETAN OINARRITUTAKO PROPOSAMEN PRAKTIKOA da; maila teorikoan hitz egin eta lantzen diren gaiak gorputzez bizi ahal izateko. Gorputza bihurtzen da gure tresna pedagogiko nagusia
PENTSAMENDUA garatzeaz gain, EMOZIOEN ETA GORPUTZAREN KONTZIENTZIA HARTZEA ETA ADIERAZPEN LIBREA lantzen da.
Egunerokoan sor daitezkeen GATAZKA EDO GAI BEHAR KONKRETUAK lantzen dira.