Atzealdea

EAC Plana %100

 

EAC Plana %100

Frantziako ikastetxeetan adin bakoitzera egokitutako ibilbide artistikoa eta kulturala

Heziketa artistiko eta kulturala (EAC- éducation artistique et culturelle) jasota dago Errepublikako eskola aldatzeko 2013ko uztailaren 8ko legean. Izan ere, haur eskolatik hasi eta batxilergora arte, abian jarri behar da kalitateko heziketa artistiko eta kulturalari lotutako  ibilbide bat, ikasle guztiek aukera berdinak izan ditzaten arte eta kultura arloan.

Horretarako, Hezkuntza Nazionalaren eta Gazteriaren Ministerioak, Kulturaren Ministerioarekin batera, ibilbide-orri bat eta helburu zehatz bat zehaztu dituzte: eskola bakoitzak, ikasturtean zehar, ikasle bakoitzarentzat gutxienez jarduera kultural bat abian jartzea.

Heziketa artistiko eta kulturala hiru zutabetan oinarritzen da:

1. Ezagutza

2. Praktika artistikoa

3. Artelanekin eta artistekin elkartzea.

Eta, gainera, lehentasunezko bost esparru identifikatzen ditu: kantua, irakurketa, artelanen bidezko hezkuntza, ahozko adierazpena eta hedabideen inguruko hezkuntza.

Lortutako emaitzak pozgarriak dira, eta, ikasle guztien partaidetza bermatzeaz gain, lan egin da «Helburua % 100: Heziketa artistiko eta kulturala» marka eraikitzeko eta, horrela, ikastetxeei balioa eman eta horien konpromisoa aitortzeko; halaber, lan egin da batxilergoko ikasleei zuzendutako "Kultura pasea" delakoa garatzeko.

Herria

Frantzia

Laguntzen du