Dokumentazioaren Ebaluaketa eta Hautapenerako Foru Batzordearen (DEHBAren) funtzioen artean dokumentazioaren suntsiketak baimentzea eta kontrolatzea dago.

Hiru egoera eman daitezke:

1. Kontserbatu beharreko dokumentazioa: ebaluatu gabeko dokumentazio originala.

2. Zuzenean suntsitu daitekeen dokumentazioa (kopiak, zirriborroak, etab.).

3. Suntsitzeko DEHBAren baimena behar duen dokumentazioa edo suntsitu aurretik DEHBAri jakinarazi beharreko suntsiketak.