Atzealdea

“Arkitektura dotorea Gipuzkoan. Tipologiaren bilakaera: dorretxeetatik jauregi barrokora”

“Arkitektura dotorea Gipuzkoan. Tipologiaren bilakaera: dorretxeetatik jauregi barrokora”

ENTZUN

 

Edukiaren deskribapena: Hitzaldi horretan Gipuzkoako jaun-arkitekturan eman ziren aldaketak azalduko dira, dorretxeetatik hasi eta horiek eraikin errenazentista bihurtu arte.  Era berean, bihurketa hori arrazoitzeko oin berriko jauregi barrokoak behatuko dira. Adierazpen artistiko horiek aztertu ondoren probintziako historia zati bat erakusten da iraganeko gizarteen ezaugarriekin batera, baina kontuan hartuta arkitektura zibileko lan horiek ere gaur egungo komunitatearen parte direla. 

Partehartzaileak: Ana Peña 

Ana Peña Artearen Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Halaber, Euskal Ikasketetako Unibertsitate Espezialista (Asmoz Fundazioa eta UNED) eta Ikerketa Historiko, Artistiko eta Geografikoko Metodo eta Teknika Aurreratuen Unibertsitate Masterra (UNED) ere egin zituen. Gaur egun, UNEDen bidez ari da doktore-tesia egiten. Zumarragako arteari eta bertako historiari buruzko bi argitalpen ditu. Gainera, artikuluekin elkarlanean aritu da Real Bascongada de Amigos del País buletinean eta, batez ere Estudios Históricos sobre San Sebastián buletinean. Ikertzaile izateaz gain, Bigarren Hezkuntzako irakasle ere bada.