SORKUNTZA DISIDENTEA LANDA-EREMUAN
Topaketak Ur Mara Museoan (Alkizan, Gipuzkoa) burutuko dira urriaren 15etik 19ra.
- 36

Sorkuntza artistikoa, disidentziak eta ekofeminismoaren inguruko Topaketak Ur Mara Museoan (Alkizan, Gipuzkoa) burutuko dira urriaren 15etik 19ra. Egitarauak, izaera anitzeko hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, emanaldiak eta erakusketa bat bilduko ditu.
Topaketen ildo nagusia landa-eremuetan ematen diren sorkuntza prozesu eta mugimendu kulturalak aztertzea izango da, agente kulturalak eta artista disidente figurak erdigunean kokatuz. Bost egun hauetan zehar, identitate disidenteak, agenteak eta belaunaldi desberdinak batuko dira, sareak eraikitzeko eta denon artean landa-eremuko ingurune kulturalean ematen diren hainbat egoera eta gabezien inguruan hausnartu eta erantzunak emateko.