Atzealdea Ainara Olondris
Donostia, 1979. Medikuntzan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Zainketa Aringarrietako Masterra Valladolideko Unibertsitatean. Zainketa Aringarrien, Hilkortasunaren eta Ikerketaren ESI Goierri Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko ospitale-batzordeetako kidea da, eta erakunde bereko Eutanasiaren erreferentzia-taldeko kide ere bai. Hamaika urte baino gehiagoko esperientzia du zainketa aringarriak behar dituzten pazienteei ospitaleko kontsultan zein etxean laguntzen.
Luisa Etxenike idazlea da eta egun Canal Europaren zuzendaria. Hainbat urte daramatza Un mundo de escritoras literatur jaialdia zuzentzen, eta urte batzutatik hona sormenezko idazketa tailer baten arduraduna da. Ondorengo nobelak argitaratu ditu, besteen artean: Los peces negros (2005), El ángulo ciego (2009ko Euskadi Literatura Saria), El detective de sonidos (2011) eta Aves del paraíso (2019), baita El arte de la pesca (2015) poema-liburua ere. Halaber, Cruzar el agua (2022), Llevar en la piel (2023, Aste Beltzeko Silverio Cañada Memoriala Saria) eta Cuerdas (2025) argitaratu ditu. Frantziako gobernuak Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendatu zuen 2007an.