Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Herria: Gipuzkoa
Web orria: https://www.kursaalffss.com
E-posta: kursaalkino.2019@gmail.com
Gaia: Zinea
Kursaal Film Festival Donostia (KFFSS), 2020ko irailaren 15etik 30era bitartean egin zena, Video On Demand (VOD) formatuko lehen zinemaldia izan da, eta nazioarteko, nazioko eta Gipuzkoako proiekzioa izan du. Fikziozko, dokumentaleko eta animazioko sormen-generoak uztartu ditu, gaztelaniazko, ingelesezko eta euskarazko plataforma teknologiko propio baten gainean.
2020ko lehen edizioan, 34 herrialdetako 481 film labur izan ditu izena emanda, eta 9 banatzaileren laguntza izan du, 2.671 ikuslerengana iritsiz.
Ikusleen, parte-hartzaileen eta dstribuidoreen artean egindako kontsultaren erantzuna oso ona izan da, eta, beraz, 2021eko bigarren ediziorako parte-hartzearen hirukoitza kalkulatzea aurreikusten da.
KFSS sortzaileen eta ikusleen arteko komunikaziorako eta topagune izan nahi du, baita zinema-industriako gainerako erakundeekin ere, banatzaile eta ekoizle gisa, forna eta lan-prozedura berriak ekarriz.
Mundu mailan zinemaren banaketaren paradigma etengabe garatzen ari da, bideo-plataforma on Demanden (VOD) bultzadari esker, hala nola Amazon Prime, Netflix, HBO, Movistar, etab. Publikoak ere gero eta egokituago daude errealitate berri horretara. 2020ko pandemiak agerian utzi du kultura-jarduerak Interneten oinarritutako bitarteko ez-presentzialen bidez dinamizatzeko beharra. Errealitate berri honetan, VOD zinemaldiaren gure proposamenak Donostian ez zegoen hutsune bat betetzen du.