Atzealdea Beasaingo parrokiako jatorrizko horma pinturak zaharberritu dira

Beasaingo parrokiako jatorrizko horma pinturak zaharberritu dira

Erretaula nagusia bai hura desmuntatzeko lanetan agertu diren horma-pinturak, orain arte 199.875,74 euroko kostua izan dutenak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gotzaindegiak eta Beasaingo Udalak finantzatu dute.

Beasaingo parrokiako jatorrizko horma pinturak zaharberritu dira

Beasaingo Jasokundearen parrokian egiten ari diren zaharberritze-lanak aurkeztu ditu, bai erretaula nagusia bai hura desmuntatzeko lanetan agertu diren horma-pinturak, orain arte 199.875,74 euroko kostua izan dutenak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gotzaindegiak eta Beasaingo Udalak finantzatu dute.


 

Prentsaurrekoan parte hartu du Maria José Telleriak, Leire Artola Beasaingo alkatearekin, Cristina Fernandez Gipuzkoako Foru Aldundiko artelanen kontserbatzaile-zaharberritzailearekin eta Jon Elizalde Donostiako Elizbarrutiko ondarearen arduradunarekin batera, eta 7 hilabetez egin den zaharberritze lanaren balioa azpimarratu du. Kultura zuzendariak azaldu duenez, zaharberritze lanetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko teknikariek parte hartu dute, Bergarako Artez enpresarekin batera, eta jatorrizko bikaintasuna itzultzeaz gain, ondare kultural eta artistikoa kontserbatzen ere lagundu dute.

Horma-irudi errenazentista hauen aurkikuntza ezusteko pozgarri izan dira. Ezezaguna zen altxor bat aurkitu izanak Beasainek gordea zuen ondarea bistaratzeak onura ekarriko dio herriari. Tokiko nortasuna azpimarratuko dute margoek elementu historikoak azaleratu dituztelako. Gure ondare historikoa eta artistikoa aberastera dator aurkikuntza hau eta zalantzarik gabe udalerrian dugun eskaintza turistikoari gehituko zaio. Artea eta sormena uztartzeko balio duelako eta baita hezkuntza arloan tresna izan daitekeelako hezkuntza programetan.

Horregatik kultura ondareko inbertsiotzat hartzen dugu elizarekin dugun hitzarmenaren baitan emandako laguntza. Parrokia ere lehendik kultur ekitaldietarako erabilia bazen, aurkikuntza honekin bere balioa handitzen da.

Inork ezin zuen aurreratu gertakari txiki batek garrantzi handiko aurkikuntza ekarriko zuenik. Gogorarazi duenez, 2021eko uztailean, erretaularen dekorazio-pieza txiki bat erori zen, xilofagoek puztuta; intsektu horrek egurrari eraso egiten dio. Juan Urrusualde eta Echeverríak 1671n eraiki zuten erretaula barrokoa, babes-maila berezikoa. Erretaula horren atzean, 1555. urteko horma-pintura originalak zeuden, Juan Pérez de Landak eginak, altxor errenazentista, Gipuzkoan bakarra. Gainera, miaketari esker pintura gehigarriak aurkitu ahal izan ziren presbiterioko hormetan, kareztapean eta morteroetan ezkutatuta, erlijio-pasarteak irudikatzen dituztenak, besteak beste, Bosgarren Angustia, Gurutziltzaketa, Luizia eta Otoitza Baratzean. Gangan ez ezik, aingeruen, izaki mitologikoen eta landare-elementuen irudiak ere ikus daitezke, besteak beste.

Beasaingo herritarrek eta Beasaingo parrokiara hurbiltzen diren guztiek zaharberritutako bi erretaulez gozatzeko aukera izan dezaten, ohiko kokalekutik hiru metro aurreratzea erabaki da, jatorrizko erretaula ere ikusi ahal izateko.