Atzealdea

Emakumeen hezkuntza XVIII. Mendeko Gipuzkoan

Emakumeen hezkuntza XVIII. Mendeko Gipuzkoan

IKUSI

 

Edukiarean deskribapena: Emakumeen hezkuntza oso gutxi ikertu den gaia da eta XVIII. mendeko Gipuzkoan hainbat mugarri egon ziren, berreskuratzea merezi dutenak. Mariaren eta Jesusen Konpainien, euskal ilustratuen eta Ameriketan finkatutako euskal finantzari handien artean gertatutako liskarrak atze-oihal gisa hartuta, emakumeen hezkuntzak mende horretan zehar izandako bilakaera aztertuko dugu.

Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea

Parte-hartzailea: Iker Echeberria Ayllón. 

Biografía: UPV/EHUko doktoratu aurreko ikertzailea. Bere ikerketa eremu nagusiak XVIII. Mendeko emakumeen historia edo emozioen historia dira. Bere argitalpenen artean, aipatzekoa da “La plata embustera. Emociones y divorcio en la Guipúzcoa del siglo XVIII” -UPV/EHU, 2017-. Euskal Unibertsitate Sistemako “Gizartea, Boterea eta Kultura, XIV-XVIII mendeak” Ikerketa Taldeko kide da.

 

Data

2020/03/04

Partaideak

Iker Echeberria Ayllón

Lotutako edukiak