Atzealdea 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da


Ekitaldi proposamenak Gipuzkoa Kultura webgunearen bitartez egin daitezke ekainaren 2ra arte

"Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura" lelopean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak ondare arkitektonikoarekin lotutako ekitaldiak antolatzeko proposamenak aurkeztera gonbidatzen ditu herritarrak. Ekitaldi horiek 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dute. 

Gainera, apirilaren 7an, astelehena, bilera bat ospatu da Santa Teresa Komentuko jardunaldietan parte hartu nahi duten guztientzat. Bilera informatiboan ekimena zehatz-mehatz azaldu da, ondarearen jai honetara batzeko jarraibideak eta ideiak eman dira eta “Gazte Ondarea: Gazteria ondarearen aurrean” txostenaren emaitzaren aurkezpena egin da.

Parte hartzaileak honako hauek izango dira: Mari Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Carlos Olaetxea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bildumen Goi Teknikaria, Ainara Iroz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuburua, Ane Rotaeche eta Laida Canseco, Ondarearen Europako Jardunaldien Bulego teknikoa, eta Iker Arruti. Mondragon Unibertsitateko Leinn Graduko ikaslea.

Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko proposamena bidaltzeko esteka: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ondarearen-europako-jardunaldiak/parte-hartze-formularioa 

Parte-hartze gida kontsultatu ezazu

 

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK

Bileraren bideoa hemen ikus dezakezu: https://www.youtube.com/live/0fHn-kM62ac 
Aurkezpenaren PowerPointak eskuragarri daude euskaraz eta gazteleraz eta “Gazte Ondarea: Gazteria ondarearen aurrean” informearen emaitzak