Caricature Resolution 25: The Series erakusketa ibiltaria Zumarragan
Crossover jaialdiaren zortzigarren edizioaren barruan antolatutako erakusketa irailaren 8an zabalduko da
- 146

Gipuzkoako Kultura Departamentuak eta Kultur Factory kultura-agentziak ‘Crossover. Serieen Kultura’ jaialdiaren zortzigarren edizioaren barruan antolatutako ‘Caricature Resolution 25: The Series’ erakusketa ibiltaria Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxera iritsiko da irailaren 8an, 19:00etatik aurrera.
Goizane Álvarez Kultura diputatuak nabarmendu duenez, “erakusketa honen ibiltaritzarekin jaialdiak bere presentzia lurraldean zabaldu eta bere bokazioa indartzen du, ikus-entzunezko munduarekin lotutako esperientzia kulturalak Gipuzkoako publikoarengana hurbiltzeko ikuspegi sortzaile eta berritzaileetatik”.
Erakusketa honek Mikel Antero, Dei Gaztelumendi, Unai Gaztelumendi, Josu Maroto eta Lindsey Olivares-ek osatutako taldearen lanak biltzen ditu, Caricature Resolution ekimena bultzatu duena. Proiektu honen bitartez, taldea telebistako serieen unibertsoan murgildu da eta estilo anitz eta pertsonalekin berrinterpretatu ditu ‘Stranger Things’, ‘The Boys’, ‘The Walking Dead’ eta ‘Fallout’ bezalako fikzio ezagunetako pertsonaia batzuk.
Erakusketa irailaren 30era arte bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera goizez eta arratsaldez, 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara, baita larunbatetan ere, 10:00etatik 13:30era.
Beste jarduera batzuk
Erakusketatik harago, Crossover jaialdiaren programaren barruan bestelako jarduera osagarriak antolatu dira, Mariola Cubells eta María Guerra kazetariekin. Haiek izango dira hainbat solasaldien protagonistak, serieen fenomenoaren eta horren eragin kulturalaren inguruko eztabaida zabaltzeko balio izango dutenak, eta herritarrekin elkarrizketa eta trukerako espazioa sortuko dutenak.
Hau da egitaraua:
● Urriak 16, osteguna: Irungo Carlos Blanco Aguinaga Zentro Kulturala.
● Urriak 17, ostirala: Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxea.
● Urriak 18, larunbata: Eibar.