Atzealdea Generoa eta sexu aniztasuna: ESNATU NAIZ kabareta

Egitasmoaren izena : Generoa eta sexu aniztasuna: ESNATU NAIZ kabareta

Eragilea : Elur Etxea

Telefonoa
655 74 87 89
Kontaktua
Andoni Mutiloa

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika
Dantza
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Musika
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Genero berdintasuna, sexu aniztasuna, errespetua, zaintza, giza-harremanak, hausnarketa eta inklusioa
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH 3 eta 4. mailak eta Oinarrizko Lanbide Eskola (14 urtetik aurrera)
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Eskolako edo antzokiko aforoaren araberakoa
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.320 €    BEZ barne

Jardueraren deskribapena:

Esnatu Naiz kabaretaren emanaldia (bertsio laburra: 40 minutu). Eta, jarraian, ikuskizun honetan lantzen ditugun gaiei buruzko solasaldi/tailerra ikasleekin (30 minutu inguru). Ahal bada, herriko antzokian.  Bestela, eskolan bertan egiteko aukera ere badago (erabilera anitzeko gela, gimnasioa…). Kasu horretan, ekipo teknikoa (argiak eta soinua), konpainiak eramango luke.

- Kabaretaren helburua:

Trans bat lasai bizi daiteke Albizturren? Bi lesbiana gaztek euren arteko maitasuna modu irekian adieraz dezakete Elduaienen? Eta bi gizon helduk bikote harreman arrunta izan dezakete Zerainen? Nola bizi dute pertsona horiek euren nortasuna eta sexu-joera beraien herrian? Zer motako erantzunak eta erreakzioak jasotzen dituzte euren lagun, familiako kide eta herritarrengandik diren modukoak izateagatik?

Azken urteetan LGBTI+ kolektiboaren eskubideen aldeko lanean urrats garrantzitsuak eman diren arren, benetako berdintasuna lortu arte bide luzea dugu oraindik egiteko. Horregatik ezinbestekoa dugu arlo ezberdinetan lanean jarraitzea.

Sentsibilizazioa da esparru horietako bat. Gure gizarte anitzeko errealitate ezberdinak ezagutaraztearekin batera, ikasleei hausnarketarako bidea zabaldu nahi diegu. Antzerkia tresna ezin egokiagoa da gogoeta hori egiteko eta asmo horretan oinarrituta sortu dugu Esnatu Naiz kabareta.

- Protagonista:

Ikuskizun honetako protagonista Elur da, trans kolektiboko artista. Londresen bizi da. The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Jende ugari joaten da bere showa ikustera. Pozik eta harro dago bere ibilbidearekin. Baina oraindik sendatu gabeko zauriak ditu Elurrek eta kabaret honetan artistaren atzean ezkutatzen den  pertsona ezagutzea lortuko dugu: Peio. Euskalduna, baserritarra, 10 urte lehenago Euskal Herritik alde egitea erabaki zuen, bertan ezinezkoa zitzaiolako bere nortasunarekin bat egin eta lasai bizitzea.

- Kabaretaren ibilbidea:

2020an estreinatu genuen kabareta, orduz geroztik 70 emanaldi baino gehiago eskaini ditugu Euskal Herri osoan zehar. 2022an, berriz, DBHko ikasleei zuzendutako emanaldiak antolatzen hasi ginen Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteekin batera, eta etorkizunean bidea egiten jarraitzeko asmoa dugu.

LOTURAK:

Elur Etxea

- Elur Etxea facebooken
- Elur Etxea instagramen

- Esnatu Naiz kabaretaren argazkiak.
- Esnatu Naiz. Bertsio luzearen bideoa youtuben
- Bertsio luzearen estreinaldiaren harira Berrian argitaratutako erreportajea.
- ETB1eko EITB Kultura saioan eskainitako erreportajea.

 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

- Eszenatokiaren tamaina minimoa: 4 metro (zabalera) x 3 metro (sakonera)

- Argi-indarrera konexioa (entxufeak)

- Argi eta soinu ekipoa (antzokikoa edo konpainiak daramana)

Jarduerari buruzko txostena:

Esnatu Naiz kabaretak Garapen Jasangarriko Helburu hauekin egiten du bat (ODSak):

3. GJH: Osasuna eta ongizatea:

3.4. Osasun mentala eta ongizatea sustatzea

4. GJH: Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa:

4.7.1. Munduko herritartarrentzat hezkuntza eta garapen iraunkorrerako hezkuntza, genero-berdintasuna eta giza eskubideak barne, maila guztietan sartzen dira.

5. GJH: Genero berdintasuna:

5.1. Emakumeen kontrako diskriminazioarekin amaitzea

16. GJH: Bakea, justizia eta erakunde sendoak:

Gizarte bidezkoak, baketsuak eta integratzaileak sustatzea. Bakearen kultura, aniztasunaren  narpena, inklusioaren aldeko lana. Kultur ondasunen legez kontrako trafikoari buruzko  hitzarmena. Kultur ondasunak itzultzea.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Andoni Mutiloa (Hernani, 1976ko abuztuaren 17a) kazetaria, irakaslea eta sortzailea da. Irratiko esatari eta erredaktore moduan egin du lan batez ere, Gaztean eta Euskadi Irratian. Hezkuntzan ere lan egindakoa da (ingeleseko eta euskarako irakaslea, 2006-2009). Azken urteetan, ordea, arte eszenikoen alorrean buru-belarri sartu da eta dagoeneko bi ikuskizun sortu ditu: Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022). Horrez gain, antzerkia, dantza, musika, performancea eta ikus-entzunezkoak lantzen dituen Elur Etxea sortu du Andonik. 2022an bere musika proiektua aurkeztu du: Hiruki.