Gorputzetik ikasten

Egitasmoaren izena : Gorputzetik ikasten

Eragilea : GORPUTZA DA BIDEA, ONGIZATERAKO ELKARTEA

Telefonoa
649108698
Kontaktua
Eider

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Hezkidetza, tratu onak, enpatia, asertibitatea, elkartasuna, harreman trebetasunak, autoezagutza eta autoestimua, mugak jartzen ikastea, talde izaera sustatzea, konfiantza, genero-ikuspegia.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.280€ (BEZa salbuetsita) bi orduko lau saio

Jardueraren deskribapena:

ZER DA BIODANTZA?

Gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren. Hala nola:

BARNE INDARRA, SORTZAILETASUNA, ENPATIA, AUTOESTIMUA, KONfIDANTZA,
AFEKTIBITATEA, KOMUNIKAZIO naturala, ENTZUTE AKTIBOA, EGIAZKO
NORTASUNA, ERLAXAZIOA, ADIERAZPEN LIBREA, HARMONIA, NORBERE
KOHERENTZIA, OSASUNA, INTUIZIOA, XAMURTASUNA...

ZERTAN DATZA

Talde testuinguru batean, musika eta kontsigna konkretu baten bidez, dantza
antolatu batzuk eskaintzen dira.

Saioak teoriko-praktikoak dira. Hain zuzen, lantzen ari garen gaiaren inguruko
kokapen teoriko bat eskainiko da eta, ondoren, gai horri dagokion bizipena edo
esperientzia biziko dugu gorputz mugimenduaren bidez. 3 momentu desberdinetan
banatzen da saio bakoitza:

GAIAN KOKATZEKO DINAMIKAK

Modu desberdinetako proposamenak egingo dira atal honetan. Hala nola,
aurreiritzietatik abiatzeko hausnarketak, talde hausnarketak, elkarrizketak, irudi edo
bideoak ikustea, galderak erantzuteko proposamenak, etab. Finean, gaian murgiltzen
hasteko proposamena izango da eta, hasiera batean, atal kognitibotik egingo dugu
sarrera.

Atal hau irakasleak gidatuko du, segurtasun eta konfidantza giroa eskeiniz. Ahalik
eta modu parte-hartzaileena bilatzen saiatuko da izan ere, proposamena ez da irakasleak
gaiari buruzko datuak eskaintzea edo informazioa helaraztea baizik eta parte-hartzaileei
gaiari buruzko hausnarketa propioak pizten laguntzea.

GORPUTZ MUGIMENDU SAIOA
Hitzik gabeko esperientzia da honakoa. Soilik gorputzarekin egiten dugun
mugimendua eta komunikazioa lantzen da. Proposatzen diren gorputz dinamika guztiak
modu egokian bideratzeko, isilik egotea oso beharrezkoa da, beste arrazoiren artean,
bereziki gorpu tzari hitz egiteko lekua uzteko helburua delako.
Partehartzaile bakoitzak mugitu eta erabakiak hartu ahal izango dituela libreki, egiten
diren proposamenen barruan. Jolasa eta mugimendua, sormen eta askatasun leku bezala
aurkeztuko dugu, non pertsona bako itza libre mugitu ahal izango den, bere erabaki propioak
hartuz.
BIZITAKOA KONPARTITZEA
Azken momentuan gorputz mugimendua gelditu egiten da berriz eta lasaitasunera
bueltatzen gara. Hemen, partehartzaile bakoitzak izandako esperientzia konpartitzeko unea
elkarbanatzen da. Berriz ere hitzezko adierazpenera bueltatuta. Oso une interesgarria da
elkarbanatzen da. Berriz ere hitzezko adierazpenera bueltatuta. Oso une interesgarria da zubiak egiten hasteko; norberak sentitu duena edo pentsatu duenaren kontzientzia argiagoa zubiak egiten hasteko; norberak sentitu duena edo pentsatu duenaren kontzientzia argiagoa eskuratzeko. Eta sentitu edo pentsatutakoari komunikazio argia jartzeko.eskuratzeko. Eta sentitu edo pentsatutakoari komunikazio argia jartzeko.
ZERGATIK BIODANTZA HEZKUNTZAN?
Bizi dugun jendartean pentsamenduaren garrantzia gailendu da, gorputzaren eta
emozioen kontzientzia eta adierazpenaren gainetik. Baina irakaskuntza prozesuak eta bizi
prozesuak orokorrean esanguratsuak izan daitezen, pertson a osatzen duten hiru oinarriak
kontuan izan eta bateratzea ezinbestekoa da; emozioak, pentsamendua eta gorputza.
Sentitu, Pentsatu eta Egin.
Ideia hau osatzera dator, jarraian aurkezten den Mari Luz Estebanen azalpena:
“Hezkuntza da gorputzarekin eta gorputzetik egiten den zerbait. Gauza bat da zerbait
jakin eta ezagutzea, eta beste bat zerbait horretaz jabetzea. Pedagogian normalean
ezagutzan jartzen ditugu indarrak, baina jabetzea beharrezkoa da eta jabetzen gara
gorputzaren bidez. Zerbait gorpuzten dugunean, haragi egiten dugunean,
barneratzen dugunean jabetzen gara horretaz.” Mari Luz Esteban, Argia.eus
“Hezkuntza da gorputzarekin eta gorputzetik egiten den zerbait “
Esan bezala, gorputz esperientziatik sortzen den ulermena berreskuratzea da
prop osamena. Eta honi erantzutera dator biodantza besteak beste:
BIZIPENETAN OINARRITUTAKO PROPOSAMEN PRAKTIKOA da; maila
teorikoan hitz egin eta lantzen diren gaiak gorputzez bizi ahal izateko. Gorputza bihurtzen
da gure tresna pedagogiko nagusia
PENTSAMENDUA garatzeaz gain, EMOZIOEN ETA GORPUTZAREN
KONTZIENTZIA HARTZEA ETA ADIERAZPEN LIBREA lantzen da.
Egunerokoan sor daitezkeen
GATAZKA EDO GAI BEHAR KONKRETUAK lantzen dira

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Gure saioak aurrera eramateko honako materiala beharko genuke:
• Ikastetxearekin aurretiazko bilera (beraien beharrak zeintzuk diren jakiteko)
• Libre mugitzeko espazioa
• Musika jartzeko tresna (bozgoragailua)
• Folio batzuk

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Atal honi dagokionez, guk proposatzen ditugun saioetan norbere gorputzaren mugimendu librea, adierazpen askea bultzatu nahi ditugu. Horretarako ikasleari zenbait tresna emango dizkiogularik, gorputzaren jariakortasuna, segmentuen askatzea, gorputzaren kontzientzia hartzea... barruan duen horretatik mugitu dadin.

Artistiko hitzarekin zerbait ikusgarria, oholtzara eramateko gisa ulertzen dugu guk, eta gure proposamen honekin ez dugu hori lortu nahi

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Gorputza erdigunean jartzen duen elkartea da Gorputza da bidea. Ana, Itziar eta Eiderrek osatzen dugu elkartea. Gorputza, hezkuntza, sexualitatea, eta psikologia uztartzen dituen elkartea gara. Gutako bakoitzak alderdi bat lantzen duelarik, ondoren talde-lanean osatuz.

Gure egunerokotasunean, eta gehienbat hezkuntzan gorputza albo batean geratzen dela deritzogu, alde kognitiboari pisu gehiena emanez.

Hori dela eta, Eiderrek hezkuntza formalean nerabeekin 16 urtez irakasle lanetan aritu ondoren, hezkuntzan gorputzak duen presentzia urriaz jabetuta Biodantzako 3 urteko formazioa (gehi beste urtebete biodantza haur eta nerabeen espezializazioan) burutu zituen Gasteizen. Orduz geroztik, horretan dabil lanean.

Gure esperientziari dagokionez, Biodantza saioak eman ditugu eta ematen ditugu leku ezberdinetan. Besteak beste:

- Zarauzko ludotekan haurrekin biodantzako saio batzuk burutu ditu.
- Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan DBH 3ko ikasleekin 6 asteko programa bat garatu zuen”Gorputza irakaskuntzan txertatzen” izenburupean .
- Zarauzko Antoniano ikastetxean, LH6ko ikasleekin eta bertako Klaustroarekin (irakaslegoarekin) biodantzako saioak burutu zituen iaz, 6 asteko beste programa bati esker.
- Kultura Eskolaren barnean, Mutrikuko BHIn aritu gara saioak ematen.
- Usurbilgo Ikastolan klaustroan saio bat burutu genuen.
- Usurbilgo udalean parekidetasun sailak antolatuta urte osoan zehar saioak burutu ditugu.