Atzealdea

Hitza gure buruari eman: kultur zentroa, hiritarrentzako foroa

Hitza gure buruari eman: kultur zentroa, hiritarrentzako foroa

ENTZUN

 

"Alexandriatik Helsinkira",  "Biharko liburutegi guztiak"-en markoan antolatutako elkarrizketa-mahaien zikloa da.

Zikloaren helburua da elkarrizketan aritzea kulturari buruz eta kulturak gizarte kritiko bat bultzatzean eta sortzean duen garrantziari buruz. Horrela, eta programa osoarekiko zeharkakotasunez, mahaigaineratzen dira, alde batetik, liburutegi eta kultura-zentroen era askotako ereduak, eta bestetik, proiektu nahiz programen askotariko ikusmoldeak eta proposamenak. Izan ere, abiapuntutzat hartuta espazio horien aurkezpena eta haien politikak, hainbat kontzeptu, ideia eta auzi ekarriko dira, argudioak sortuko dituztenak gonbidatuak elkarrizketan aritzeko, bai elkarrekin bai bertaratutako entzuleekin. Hortaz,  kultura-eragile ugari egongo dira mahaikide, eta kultura ulertzeko eta pentsatzeko modu ugari mahaian, askotarikoak eta desberdinak denak. Mahaietara gonbidatutako profesionalak izango dira, eztabaidagai izango dituztenak eztabaidagaia bera eta kultura.

Edukiaren deskribapena: Bideo honetan kultur zentroen eredua eztabaidatzen da, elkarrizketarako eta herritarren partaidetzarako gune gisa. Entzute aktiboan oinarrituta zerbitzuak garatzeko aukera ematen duten eredu irekiak. Oodi Helsinki kasuaren bidez, etengabe birdefinitzeko moduko eztabaida-foro ireki eta iragazkorrak sortzen eta eratzen dituzten kultur zentroak garatzeko ideia planteatzen da.


Beste linkak: https://www.oodihelsinki.fi/