Atzealdea

Javier Puldain Huarte

 

Javier Puldain Huarte

Paisaiaren filosofoa

Donostia, 1963. Arkitektoa Madrilgo ETSAn (1989); Lurralde Antolaketa eta ingurumenean Masterra Deustuko Unibertsitatean (2002); Arkitekto Doktorea EHUn (2013). Donostiako Arkitektura Eskolako AGETen irakaslea da 1999z geroztik, non Proiektuak eta Paisaia & arkitektura ikasgaiak ematen dituen; AGETen Eskuduntze Masterreko irakaslea da, bai eta Unibertsitateko Arkitektura Masterreko Amaierako epaimahaikide ere. Era berean, Gasteizko EHU·UPVren Letren Fakultatean eskola ematen du Paisaiaren kudeaketan, Patrimonioa, Lurraldea eta Hiriaren Masterrean. 1990az geroztik arkitekto kolegiatua da COAVN Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan. José Ignacio Linazasororen estudioan aritu zen 1995ra arte, Donostian eta Madrilen. Egun, Mikel Larratxe arkitektoarekin konpartitzen du estudioa. Paisaiaren babeserako hainbat Plan Bereziren egilekide da.

Laguntzen du

Errealizazioa

Pablo García Astrain

1975, Donostia. Arkitektoa Bordeleko Arkitektura eta Paisaia Eskolatik, eta arkitektura-proiektuen DEA graduondokoa Donostiako Arkitektura Eskolatik. HTC Arquitectos estudioa sortu zuen eta ATARI arkitekturako kultur elkartearen presidentea izan da bere lehenengo urteetan. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren buru da egun.

Web