Atzealdea

Katixa Agirre

 

Katixa Agirre

Idazlea

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981). Sua falta zaigu ipuin bildumarekin eman zion bultzada bere idazle lanari, 2007an. 2009an Habitat narrazio bilduma argitara eman zuen, Igartza bekaren laguntzaz. Haur eta gazte literaturan ere lan batzuk argitaratu ditu: Paularen seigarren atzamarra (2007), Ez naiz sirena bat, eta zer? (2009) eta Patzikuren problemak (2010), eta Amaia Lapitz (2010, 2013, 2021) nobela sorta. 2015ean argitaratu zuen bere lehen eleberria, Atertu arte itxaron, Agustin Zubikarai bekaren laguntzaz. 111 Akademia saria eskuratzeaz gain, nobela hori hainbat hizkuntzatara itzuli zen. 2018an bere azken nobela argitaratu zuen, Amek ez dute, zazpi hizkuntzatara itzuli dena eta zinemara adaptatzen ari dena egun.

Laguntzen du

Errealizazioa

Iñaki Gabarain

Filologia Hispanikoan eta Dokumentazioan lizentziatu zen Salamankako Unibertsitatean eta ikasketak osatu zituen Columbia eta Princetoneko unibertsitateeetan. Irakasle zein ikertzaile lanetan aritu da Salamankako Unibertsitateko Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuaren sailean eta Madrilgo José Ortega y Gasset Fundazioan. 2008an ekin zion Donostia Kulturako ibilbideari non Ernest Lluch Kultur Etxeko zuzendari eta Literaktum jaialdiaren koordinatzaile dihardu egun.

Web