Atzealdea

Katixa Agirre

 

Katixa Agirre

Idazlea eta kazetaria

Txikia zenean, gaizki portatzen zenean (oso gutxitan), telebistarik gabe zigortzen zuten. Beraz, mendeku gisa, ikus-entzunezko komunikazioko ikasketak egin zituen (ordu ugari pasa zituen pantaila baten aurrean), Hollywoodeko zinemako Lolita mitoari buruzko doktorego-tesia idatzi zuen (ordu ugari pasa zituen pantaila baten aurrean). Halaber, Mad Men telesailari eta horren publikoari buruzko doktorego osteko ikerketa egin zuen (oraindik ordu gehiago pasa zituen pantaila baten aurrean). Telesailzalea da 1980ko hamarkadan MacGyverrekin maitemindu zenetik. Gaur egun, Ikus-entzunezko Komunikazioko millennial ikasleei bere pozoia inokulatzen saiatzen da. Horrez gain, kontakizunak eta nobelak idazten ditu, familia-bizitza handia dauka eta ez horrenbesteko bizitza soziala.