Atzealdea

Gipuzkoar afrantsesatuak. Euskaldunak Napoleonen zerbitzura?

Gipuzkoar afrantsesatuak. Euskaldunak Napoleonen zerbitzura?

IKUSI

 

Edukiaren deskribapena: 1807az geroztik, Frantziako armadak okupatu zuen Gipuzkoa eta, 1810etik aurrera, hiru euskal probintziak Napoleonen inperioaren barruan integratuta gelditu ziren, Donostiako 1813ko setio unera arte.  Sei urte luze horietan, gipuzkoarrek egoera oso zaila bizi izan zuten, garestitasuna, indarkeria eta borrokak ohikoak baitziren, eta, egoera horretan, erresistentziaz gain, lankidetza gertaera ugari ere izan ziren okupatzailearekin. Ze eragin izan zuen anexio frantziarrak euskal probintzietan?, zeintzuk izan ziren  tropa napoleonikoen kolaboratzaile?, zeintzuk osatu zuten euskal administrazio berria?, nolako ezaugarri sozialak zituzten?, borondatezko laguntza izan al zen?, zer gertatu zen beraiekin frantziarrek alde egin zutenean?. 

Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea

Parte-hartzailea: Javier Esteban Ochoa de Eribe 

Biografia: Ikertzaile aurre-doktoratua da Euskal Herriko Unibertsitatean. XVIII. eta XIX. mendeen artean euskal gizarteak izan zituen aldaketak aztertu ditu, eta bere doktoretza tesiaren aztergaia garai hartan euskeraz egindako inprimakien azterketa soziala izan zen. Gaur egun, Bonaparteren administrazioari lagundu zioten euskaldunei buruzko ikerketak egiten ari da . 

Beste link batzuk: https://ehu.academia.edu/JavierEstebanOchoadeEribe