Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie.
Ikastetxeek egokienak iruditzen zaizkien jarduerak aukeratu eta eskatu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen eta katalogoarekin batera ezagutaraziko den erregelamenduaren baldintzapean.
Katalogorako hautatuak izateak ez du bermatzen jarduerak gauzatuko direnik, ikastetxeen interesaren araberakoa izango baita.
Hautatutako jarduerak bi ikasturtez egon ahal izango dira katalogoan; denbora hori igarotakoan, berrikusi egingo da, eta denbora horretan ekitaldirik lortu ez duten jarduerak automatikoki katalogotik kanpo geratuko dira. Egileek ere erretiratu ahal izango dituzte proposamenak, baldin eta ikastetxeekin bete gabeko konpromisorik ez badute.
Aurrerantzean, proposamen berriak aurkezteko epe berriak irekiko dira urtean behin edo bitan. Deialdiaren oinarriak programaren ebaluazioaren arabera aldatu ahal izango dira.
Zuen egitasmoen lantzen duten gaiaren inguruko elkarte batekin harremanetan jarri eta bidali zuen proposamena irailak 15 baino lehen.
Deialdiaren inguruko informazio zabala eta oinarriak hemen.
Proposamenen eredua hemen.
Proposamenak nora bidali?
-Ikusizko arteekin harremana duten egitasmoak prestatzeko oinarriak: ondorengo estekan ikusi daitezke.
-Dantzarekin harremana duten egitasmoak prestatzeko oinarriak ondorengo estekan ikusi daitezke.
-Ondarearekin loturiko proposamenak bidaltzeko ondorengo estekan.
-Musikarekin lotura duten proposamenak bidaltzeko; ondorengo estekan.
-Ikusentzunezkoekin lotura duten proposamenak bidaltzeko ondorengo estekan.
-Antzerkiarekin lotura duten proposamenak bidaltzeko ondorengo estekan.
Interesatuek, edozein argibide behar izanez gero, helbide honetara jo dezakete: Gipuzkoako Foru Aldundiaren K bulegora: 943 113343 telefonora deituz edo kbulegoa@gipuzkoa.eus emailera idatziz.