Atzealdea

Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabe

ENTZUN

 

KOLDO MITXELENA Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. 

Parte hartzaileak: Miren Agur Meabe, Igor Estankona, aurkezlea. Musika, Musikene.

Miren Agur Meabe: Irakasle lanetan eta editore jardundakoa, gaur egun idazletzari emana bizi da. Sari ugari irabazi ditu, bai helduentzat bai haurrentzat idatzitako lanekin, Iraila (Sustraia, 1984) poesia bilduma —lehen liburua— argitaratu zuenetik. 2000n eman zuen Azalaren kodea (Susa) poema liburua, eta Bitsa eskuetan (Susa) bigarren poema liburua 2010ean. 2020ko abenduan aurkeztu zuen poema sorta berria, Nola gorde errautsa kolkoan, Susarekin. Azken lan horrek triptiko bat osatzen du, idazlearen hitzetan, Kristalezko begi bat (Susa, 2013) nobelarekin eta Hezurren erretura (Susa, 2019) narrazio sortarekin batera. Euskadi saria, Espainiako kritika saria, Rosalia de Castro saria eta 111 Akademiaren saria irabazitakoa da Meabe.

 

Igor Estankona.Poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten, eta Arratiako Zantzoa literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du –"Euskaldunon Egunkaria", "Euskadi Irratia", “Gara”, "Deia", Argia"– euskal literatur kritika eginez eta kulturaren arloko artikuluak argitaratuz. 1998an Anemometroa (Susa) bere lehen poema liburua argitaratu zuen. Lau urte geroago, 2002an, bigarren poema liburua duena, Tundra (Susa). 2004ko Irun Hiria Poesia saria Igor Estankonak irabazi zuen, Ehiza eta nekea liburuagatik.2009an bere laugarren olerki bilduma kaleratu zuen, Iratzeen esporak (Susa). Eta Moskito (Susa, 2020) da argitaratu duen azken poema liburua, bosgarrena.

Data: 15.4.2021

 

Data

2021/04/14

Partaideak

Miren Agur Meabe

Igor Estankona

Lotutako edukiak