Atzealdea Martín Berasategui

 

Martín Berasategui

Sukaldaria

Donostian jaioa, munduko gastronomiako chef ospetsuenetako bat da. 13 urterekin ekin zion bere ibilbideari Bodegón Alejandron, bere lehen Michelin izarra lortu zuen jatetxean. 15 eta 27 urte bitartean, Frantzian hezi zen Didier Oudill eta Alain Ducasse sukaldari ezagunekin. 1993an, izen bereko jatetxea ireki zuen Lasarte-Orian, eta hamarkada bat baino gutxiagoan hiru Michelin izarretara iritsi zen. Gaur egun, 11 Michelin izar ditu Espainiako hainbat jatetxetan banatuta, besteak beste, Lasarte eta Oria, Bartzelonan, M.B. Tenerifen, Ola Bilbon eta Etxeko Eivissan. Hainbat aintzatespen jaso ditu, hala nola Donostiako Urrezko Danborra (2005), Honoris Causa doktoretza François Rabelais de Tours Unibertsitatean (2013) eta Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina (2019). Gainera, hogei liburu baino gehiago argitaratu ditu eta "Garrote" esamolde mitikoa RAEren Hiztegi Historikoan sartu da. Michelin Espainia & Portugal 2022 Gidako Chef Mentor saria jaso du.

Laguntzen du

Errealizazioa

Luisa Etxenike

Luisa Etxenike idazlea da eta egun Canal Europaren zuzendaria. Hainbat urte daramatza Un mundo de escritoras literatur jaialdia zuzentzen, eta urte batzutatik hona sormenezko idazketa tailer baten arduraduna da. Ondorengo nobelak argitaratu ditu, besteen artean: Los peces negros (2005), El ángulo ciego (2009ko Euskadi Literatura Saria), El detective de sonidos (2011) eta Aves del paraíso (2019), baita El arte de la pesca (2015) poema-liburua ere. Halaber, Cruzar el agua (2022), Llevar en la piel (2023, Aste Beltzeko Silverio Cañada Memoriala Saria) eta Cuerdas (2025) argitaratu ditu. Frantziako gobernuak Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendatu zuen 2007an.

Personalia:
tik
ra
16 emaitza erakusten 2025/12/05 - 2026/02/03 datetarako