Atzealdea

Mendebaldeko Pirinioetako erromatartzea: arkeologiak eskainitako azken ekarpenak

Mendebaldeko Pirinioetako erromatartzea: arkeologiak eskainitako azken ekarpenak

IKUSI

 

Edukiaren deskribapena: 2011. urtean Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak  erromatar galtzadaren ertzean Mugarriluzeko (Aurizberri, Erroibar) miliarioak topatu zituen eta hori abiapuntu izan zen baskoien Pirinioetako lurraldearen erromatarkuntzaren ikerketarentzat. Horren  ostean garrantzi berezia izan zuen geofisikak haren bidez aurkitu eta ikertzen hasi baitziren inguru horretako zenbait aztarnategi: Zaldua  (Auritz/Aurizberri) eta Artzi (Artzibar), besteak beste. Bi gune  horietan 2015a geroztik urtero antolatu dira kanpaina arkeologikoak  eta ondorioz, urtetik urtera bertako jarduera eta egiturei buruzko  informazio gehiago ezagutzen da. Bertan identifikatutako aztarnek  lurralde menditsu horretan erromatarrek izandako presentzia uste zena  baina askoz ere sendoagoa zela berresten dute. Baskoien eskualde honen  ikerketa prozesua hastapenetan dago oraindik, baina iturri  arkeologikoek eskaintzen duten informazioa ezinbestekoa izango da  etorkizunean bertako bizimodu eta bilakaeran sakondu ahal izateko.

Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea

Parte-hartzailea: Oihane Mendizabal Sandonís 

Biografia: (Donostia, 1992) Historian Graduatua da EHU/UPVn eta gaur egun Aranzadi Zientzia Elkartean lanean  dabil Arkeologia Historikoko Departamentuan. Hiru urte daramatza  Pirinioetako erromatar galtzadaren proiektuan lanean eta berriki  Ibañetako pasabide eta Urrobi bailarako erromatarkuntza ikertzeko doktorego tesian hasiko da.