Atzealdea

Leire Bilbao

Leire Bilbao

IKUSI

 

KOLDO MITXELENA Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. 

Parte hartzaileak: Leire Bilbao eta Yolanda Arrieta, aurkezlea. Claudia Alduncin, klarinetista.

 

Biografiak:

Leire Bilbao. Euskal idazlen artean ahots propioa garatzen ari den poeta da. 2006an atera zen lehen aldiz literaturaren plazara, Ezkatak (Susa) poesia lanarekin. Scanner (Susa, 2011) du izenburua haren bigarren poema liburuak. Bere genero naturala poesia bada ere, azken urteetan, haur eta gazte literaturaren eremuan jarraitu du obra osatzen. Horrela, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanarekin Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi saria irabazi zuen 2017an. Nijole Miliauskaite poeta lituaniarraren olerki adierazgarrienak euskaratu ditu Munduko Poesia Kaierak bildumarako. Antologia ugaritan parte hartu izan du, eta bere poemak gutxienez hamar hizkuntzera itzuli dira. Helduentzako argitaratu du bere hirugarren poema liburua, Etxeko urak (Susa, 2020).

Yolanda Arrieta. Irakasletza, Antzerkia, eta Kultura eta Gizarte Antropologia ikasi ditu. Idazlea, ipuin kontalaria eta literatur dinamizatzailea da. Bakarkako lana sormen tailerrekin uztartzen du. 1997an Irun Saria jaso zuen Jostorratza eta haria lanarekin. Arrietak, Argiaran alaba (Denonartean) liburuari esker, 2015eko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria jaso zuen. Omenaldia egin zioten 2019an Zarautzen, Literaturia Jaialdian. 2020anTxokolategia izeneko eleberria argitaratu du, Denonartean etxearen eskutik.

Beste linkak:

 
 

Data

2021/03/29

Partaideak

Leire Bilbao

Yolanda Arrieta

Lotutako edukiak