Atzealdea

Tere Irastortza

Tere Irastortza

ENTZUN

 

KOLDO MITXELENA Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. 

Parte-hartzaileak: Tere Irastortza. Aurkezpena: José Luis Padrón. Felipe Juaristi (Poetika) eta Ainhoa Garayar (biolina).

Biografiak:

Tere Irastortza (Zaldibia, 1961), ikasketaz filologoa, Ibilbide luzeko idazlea da, eta poeta oroz gain. 1980an plazaratu zuen lehen liburua, Gabeziak. Obra poetiko oso oparoa osatu du harrezkero, olerkia, saiakera eta zutabegintza landuz batik bat. Beasaingo Andramendi ikastolako zuzendaria da, eta Bergarako Idazle Eskolako sortzaile, irakasle eta zuzendaria ere bai. Tere Irastortza Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakaria izan da. Txoriak dira bederatzi (Pamiela, 2017), ohar, gogoeta eta hainbat poematik abiatu duen haren liburu berria euskal, emakume, irakurle eta idazle baten liburua da.

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, kazetaritza, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Bi aldiz irabazi du Euskadi Saria. Balea Zuria argitaletxe sortu berriko lantaldean kide da. 2014an kaleratu zuen bere poesia lanik berriena, Piztutako etxea (Erein).

Beste link batzuk:

https://es.wikipedia.org/wiki/Tere_Irastortza

http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/juaristi-felipe/ar-56660/

 

Data

2018/05/17

Partaideak

Tere Irastortza

Felipe Juaristi

José Luis Padrón

Ainhoa Garayar

Lotutako edukiak